Eskualdeko infantil mailako neska pilotariak Espainiako txapeldun

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 12:00
Sagardui goizuetarra, Zabaleta leitzarra eta Bertiz sunbildarra, Espainiako txapeldun Nafarroako selekzioarekin.

Alize Sagardui goizuetarrak, Nahia Bertiz sunbildarrak eta Goiuri Zabaleta leitzarrak irabazi dute

Nafarroako selekzioarekin aritu diren eskualdeko neska pilotariek Espainiako txapelketa irabazi zuten igandean Iscarren (Valladolid). Infantil mailako eskuz binakako txapelketako finalean, Alize Sagardui Lekuona goizuetarrak, Nahia Bertiz Babaze sunbildarrak eta Goiuri Zabaleta leitzarrak bi jokoak irabazi zizkieten Txukun Lakuako (Euskadi) Lorea Fernandez eta Karlota Azketari (8-2 eta 8-3).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun