Laxoa txapelketako final laurdenetan Doneztebeko taldeak nagusitu dira

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 26a, 20:00

Doneztebeko hiru taldek lortu dute finalerdi handirako txartela.

43. Laxoa txapelketako final laurdenak jokatu dituzte asteburuan eta, honela, finalerdi handiko eta txikiko gurutzaketak erabakiak gelditu dira. Doneztebe The Moment taldeak 9-1 irabazi dio Irurita Migeleneri eta Doneztebe Apeztegiak 9-5 irabazi dio Oizi.

Horrela, Doneztebe The Moment-ek final erdi handietako txartela lortu du eta bertan, Doneztebe Titi izanen du arerio. Bertze finalerdi handian, Doneztebe Apeztegiak Arraioz Sargardia izanen dute arerio final erdi handietan.

Final laurdenetako galtzaileek, berriz, finalerdi txikietan jokatuko dute: Irurita Migelenek Doneztebe Aviaren kontra jokatuko du eta Oizek Arraioz Zubiondoaren kontra.

Final txikia uztailaren 29an jokatuko dute eta final handia abuztuaren 4ean, biak Oizen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun