Zer egin ERRAN.EUSeko azken orduko albisteak zure WhatsApp edo Telegram bidez ikusteko

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 26a, 10:30

ERRAN.EUSeko albisterik garrantzitsuenak mugikorrean hartzeko egin beharrekoa ez da batere konplikatua. Albiste eta abisurik garrantzitsuenak Whatsapp edo Telegram bidez sakelako telefonoan hartu nahi badituzu, hemen segidan azalduko dizugu nola egin behar duzun:

  • WhatsApp bidez hartu nahi badituzu albiste edo abisu garrantzitsuak, bidali ALTA hitza idatzita 744 48 43 61 zenbakira. Kontuz, WhatsApp bidez bidali behar duzu mezu hori, eta ez SMS bidez.
  • Telegram bidez hartu nahi badituzu, aldiz, Telegram-eko bilatzailean idatzi @TtipiTtapaBerriak eta kanalarekin bat egin behar duzu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun