Lanposturako gutieneko baldintza hauek eskatu ditu Cederna Garalur elkarteak. Alde batetik, turismo arloan formakuntza izatea eskatu dute: Lanbide Heziketan goi mailako zikloa izatea edo diplomatua, gradua edo graduondokoa izatea. Bertzetik, euskalduna izatea ere exijitu dute, eta horri lotuta, C1 mailako egiaztagiria. B1 gida baimena eta kotxea izatea ere nahitaezkoak izanen dira.
Horiez gain, positiboki baloratuko dute toki edo foru administrazioarekin eta dirulaguntzekin esperientzia izatea eta frantseseko eta ingeleseko B2 titulua edukitzea ere puntuatuko dute.
Curriculumak, hizkuntza titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidali behar dira, mezuaren izenburua Baztan-Bidasoko turismo dinamizatzailea paratuta. Uztailaren 7an, 14:00etan, bukatuko da epea. Eta argibide gehiago nahi duenak ere info@cederna.es helbidera idatzi beharko du.