Nafarroako Gobernuak 6,2 milioi euroko dirulaguntzak banatuko ditu 63 herritan, gizarte, kirol, kultura eta erabilera anitzeko azpiegituretan obrak egiteko. Toki Inbertsioen Planaren barnean onartu du dirulaguntza Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak.
Dirua hartuko dute herrien artean eskualdeko bi ditugu: Lesaka eta Beintza-Labaien. Lesakako Eskolttiki udal eraikinean egokitze lanak egiteko 82.187,93 euroko dirulaguntza hartuko du udalak. Beintza-Labaiengo Mattikonea etxea guztiz zaharberrituko dute, erabilera anitzeko etxe bihurtzeko, 897.360,99 euroko dirulaguntzarekin.