Erakusketa Bertizen
Edizio berriak erakusketa, arte eta partaidetza arloen artean hibridatzen duen proposamen bat dakar, Remigia Echarren Aranguren funanbulista iruindarraren inguruan, soka gainean balentria nabarmenak egin zituen artista ausarta. Erakusketa Bertizko Lorategi Historiko-Artistikoan izanen da uztailaren 3tik abuztuaren 31ra, Estefania de Paz artistaren Argako erregina izenburupean.
Erakusketa hainbat jarduerarekin osatzen da, hala nola Garazi Pascualen emanaldia, aurkaririk gabeko funanbula, trapuzko funanbulista panpina bat sortzeko tailerra, Argako Erregina ikuskizun saritua eta tximeleta, sorgin-orratz eta txorien tailerra.
Uztailaren 9an Donamarian
Bertizko erakusketaz aparte, Kultur programako lehen emanaldia Donamarian izanen dute uztailaren 9an. Ache pa ti taldeak joko du, igandean 20:00etan herriko plazan.
Uztailaren 22an, larunbatean 12:00etan Hutsun txalaparta taldeak joko du Zugarramurdiko lezean eta abentura mitologikoa ere izanen dute Sorginen Museoan 10:30ean eta 17:00etan.
Uztailaren 23an, igandean 19;00etan Josetxo Goia-Aribe musikariaren Sarasateando emanaldia izanen dute Berako Toki Onako estalpean.
Abuztuaren 25ean, ortziralean 20:00etan Burutik taldea izanen dute Lesakako plazako kioskoan.
Abuztuaren 31n, azkenik, Riart Company izanen dute Elizondoko Foruen Plazan 19:30ean.