Larunbat goizean Saratik abiatuta Larhun mendiko tontorrera igo ziren Iribarneren lagunak eta senideak. Bertan, kontzertua eskaini zuten Irabarneren taldekide ziren Bordeleko Paul Couvreur eta George Storey musikariek, Leireren ahizpa Maia lagun zutela. Maiak, Leirek kantatu ohi zituen abestiak interpretatu zituen.
Larungo Kaiolako Dani Irazoki arduradunak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, Donibane Garaziko gaztetxeko kideek jatekoa prestatu zuten, eta bentakoek, aldiz, edaria. Giro ederra eta hunkigarria izan zela kontatu du eta «jendea hagitz eskertua» zela izandako harreragatik.
Ezkexak iaz Larungo Kaiolan egindako muraleko protagonistetako bat zen Leire Iribarne.