Tiebasen jendeak ez du huts egiten urteroko pilota jaialdiko hitzordura eta giro ederra izan zuten berriz ere Ados pilota elkarteak antolatutako San Fermin torneko bigaren jardunaldian Pilotazaleen animoei pilotariek kantxan dena emanez eta emozioz beteriko partiduarekin erantzun zieten. Iera Iturriaga leitzarra eta Irantzu Etxebeste beratarra, Naroa Etxekolonea zubietarra eta Agirreren kontra aritu ziren. Amaiera estu eta lehiatuan azkenean gorrientzat izan zen garaipena, 18-21eko markagailua irauliz.
Beraz, Etxekolonea eta Agirre txapelketatik kanpo geratu dira. Barrocal-Orbegozo eta Iturriaga- Etxebesteren artean erabakiko dab eraz, lehen finalista.