Izan ere, larunbat goizea jokatu ziren herriarteko ttikiko lehen finalerdian Bera nagusitu zitzaion Donezteberi eta bigarrenean, Leitza Barañaini.
Bera eta Donezteberen arteko lehian, benjamin mailan, Berako Zubietak eta Goñik 18-14 irabazi zieten Doneztebeko Elizalde eta Leizari eta alebinetan, Etxegarai eta Igoak 18-7 Doneztebeko Zestau eta Apeztegiari. Infantil mailan lortu zuen garaipen bakarra Doneztebek, Fagoaga eta Anzizarrek 18-3 irabazi baitzieten Lazkanotegi eta Altzugureni.
Barañain eta Leitzaren arteko finalerdia, leitzarrek lortu zuten lehen garaipena benjamin mailan. Zabaletak eta Bengoetxeak 18-9 irabazi zieten Barañaingo Bengoetxea eta Lazkozi. Alebin mailan, aldiz, Barañaingo Arrietak eta Elizaldek 18-7 irabazi zieten Leitzako Zabaleta eta Olaizolari. Infantil mailan erabaki zen finalerako txartela eta Leitzako Bidart eta Zubillagak 18-9 irabazi zieten Barañaingo Antimasberes eta Zugastiri.
Herriarteko nagusian Leitza eta Iruñea finalera
Larunbat arratsaldean jokatutako herriarteko nagusiko lehen finalerdian, Iruñeak Larraun hartu zuen mendean eta bigarrenean Leitzak irabazi zion Baztani, gaur egungo txapeldunari. Kadete mailan Leitzako Sagastibeltza eta Telletxeak 22-4 irabazi zieten Baztango Prim eta Goienetxeri, baina jubeniletan Baztango Sagardiak eta Apeztegiak 22-1 irabazi zieten Leitzako Arregi eta Martinezi. Honela, nagusien mailan erabaki zen finalista eta Leitzako Goikoetxeak eta Txoperenak 22-14 irabazi zieten Baztango Ariztegi eta Apeztegiari.
ruñea eta Larraunen arteko lehian, erabakigarria izan zen kadete mailako hiriburukoen garaipena, tanto bakarrarengatik. Jubeniletan Larraungoak irabazi zuten, baina senior mailan, 22-8 irabazi zieten Iruñeko Oskoz eta Cordonek Larraungo Galartza eta Gurreari.