Toki Onako patioan izanen da ongi etorria, herritarrei deialdia egiten zaie ongi etorri ekitaldian parte hartzeko.
Toki Onako patioan bizikidetzaren inguruko mural bat inauguratu zen orain dela pare bat hilabete. Mural hau berako muga gotortuan eta bunkerretan inspiratua izan da, eta herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu zuten.
Mural honen aurkezpena ere eginen zaie Transpirenaica-koei.
Biharamunean, igandez, herritarrak animatu nahi ditu Berako udalak, batez ere gazteak, Elizondoko etapan hasieran bertzerik ez bada ere, Transpirenaica-koekin bidearen zati bat egitera.
ADIERAZPENA
AGIRIA TSS2023KO ZEHARKALDIA ZEHARKALDIA, NIRE ETORKIZUNA, NIRE ERABAKIA
Pirinioez Gaindiko Zeharkaldi Sozial Solidarioaren hamargarren edizioan parte hartzen ari garen gazte eta hezitzaileok ADIERAZTEN DUGU:
Gure historiaren protagonistak gara, eta bete-betean bizitzeko konpromisoa dugu. Egunez egun gure bizi-baldintzak eta beste pertsonenak, gaur egungoak eta etorriko direnak, hurbilekoak eta urrunekoak hobetuko ditugu.
Mundu hobe baten alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, non pertsona guztiek beren lekua aurkituko duten, non aniztasun pertsonalak errespetatuak ez ezik estimatuak ere izango diren, eta non eskubide eta aukera berberak izateak pertsonak mberdintzen dituzten.
Nahiz eta baldintza askok baldintzatzen gaituzten, lanean jarraituko dugu gure bizi-proiektuetarantz, bikaintasun-horizontearekin pertsona eta profesional gisa trebatzen jarraituko dugu. Erabaki hori gure balio pertsonalaren konbentzimenduan, eta ameslarien komunitate bateko kide izateak ematen digun laguntzan oinarritzen da. Aurkezten zaizkigun ikasketa, prestakuntza eta lan aukera guztiak aprobetxatuko ditugu eta, aurkezten ez zaizkigunean, sortu egingo ditugu. Onena egingo dugu, eta gure ahaleginean eta erabakitasunean konfiantza izatea eskatzen dizuegu. Jende zintzoa gara eta horrela ikusiak izateko beharra dugu.
Bizitzak norberarekiko, besteekiko eta Ama Lurrarekiko errespetua eskatzen digu. Bizitza konpromisoa, esfortzua, poza eta konfiantza da. Zailtasunak gainditzea da, nahiz pertsonalki nahiz komunitatean hobetzea da, amets egitea eta ametsa lortzeko erabakia egunez egun hartzea da. Hobekuntza pertsonal eta komunitarioaren klabe honetan bizi nahi dugu, gure bidean mundua hartu dugun baino hobe uztea nahiko genuke.
Azkenik, adierazi nahi dugu gutako askok gure lurraldetik irtetea erabaki genuenean kolektibitate berri baten partaide aktibo izateko egin genuela. Europara etorri ginen ekarpenak egitera, batzera, hartzen gaituen gizartea hobetzera, gure ezaugarri kultural eta pertsonalei uko egin gabe. Gure dibertsitateak batzera etorri dira. Ziur gaude pertsona guztien artean eraikiko dugula amets egiten dugun mundu posible eta mhobe hori.
Pirinioetan, natura magikoan, 2023ko uda