Finalak atzo aurkeztu zituzten, Beloki pilotalekuan bertan. Ekitaldian, Xabier Gonzalez Oriamendi enpresako kudeatzaileak, finalean parte hartuko dute bortz pilotarik (Eskudero, Juanenea, Gurrutxaga, Goikoetxea V.a eta Apezetxea) eta Mikel Serrano alkateak parte hartu zuten.
Erremontari Herriz Herri txapelketaren helburua erremontea Galarreta pilotalekutik ateratzea da eta horretarako partidak hainbat herritako pilotalekuetan jokatu dituzte. Zumarragako Beloki pilotalekuan ez da erremonte partidarik jokatu orain arte. Atzo, aurkezpenaren ondotik, sarea zabaldu zuten eta pilota aukeraketa egin zuten.