Laxoa Elkarteak 43. aldiz antolatutako Baztan-Errekako laxoa txapelketako errekuperazio jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan Donezteben eta Oizen. Berez, Iruritako taldeek hiru partida etxean jokatu beharrak zituzten, baina plaza erabilgarri ez dagoenez, kanpoko taldearen etxean jokatuko dute.
Errekuperazio jardunaldia
- Irurita Arkupe – Doneztebe Avia, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Bear Zanan.
- Irurita Migelene – Doneztebe Apeztegia, igandean 16:00etan Doneztebeko Bear Zanan.
- Irurita Arkupe – Oiz, igandean 18:00etan Oizen.
- Doneztebe The Moment – Arraioz Zubiondoa, igandean 18:00etan Doneztebeko Bear Zanan.
Jardunaldi honetan, erabakiak geldituko dira final laurdenetako gurutzaketak (Doneztebe Apeztegia, Doneztebe The Moment, Oiz eta Irurita Migelene ariko dira, baina sailkapenaren arabera neurketak ere aldatuko dira) eta finalerdi ttikian ariko diren zazpigarren eta zortzigarren sailkatuak, baita txapelketatik kanpo geldituko den bederatzigarren sailkatua ere. Finalerdi handirako sailkatu dira Arraioz Sagardia eta Doneztebe Titi.