Nafarroako herriarteko pilota txapelketetako finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean Labriten

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 16a, 09:00
Joan den urteko herriarteko txapelketa nagusiko finalerdian, Doneztebe eta Larraungo pilotariak.

Goizean herriarteko txikikoak (Doneztebe-Bera eta Barañain-Leitza) eta arratsaldean herriarteko nagusikoak (Larraun-Iruñea eta Leitza-Baztan)

Nafarroako 53. Herriarteko pilota txapelketetako finalerdiak jokatuko dituzte ekainaren 17an, larunbatean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bai goizean jokatuko diren herriarteko txikiko finalerdietan, baita arratsaldean jokatuko diren herriarteko nagusikoetan ere, badira eskualdeko ordezkariak. Gehiago,bi finaletan, eskualdeko herriren bat izanen da seguru.

Izan ere, larunbatean 09:30ean hasiko diren herriarteko ttikiko lehen finalerdian Doneztebe eta Bera izanen dira aurrez aurre eta bigarrenean, berriz, Barañain eta Leitza. Beraz, finalista bat seguru eskualdekoa izanen da, eta biak izan daitezke.

Larunbatean 16:30ean hasita jokatuko den lehen finalerdian Larraun eta Iruñea izanen dira aurrez aurre, eta bigarrenean Leitza eta Baztan. Beraz, bietako bat finalean izanen da.

Leitza da bi txapelketetan finalerdira ailegatu den herri bakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun