Miguel Indurain Fundazioak 336.514 euro emanen dizkie Nafarroako kirolariei

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 15a, 20:00
Beti Gazteko sokatira taldeko tiralariek hartuko dute herri kirol programari bideratutako diru-sailaren zatirik handiena.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak, Oian Canabal eta Joseba Aldabe pilotari igantziarrek eta Julen Retegi eratsundarrak, Nerea Sorondo aizkolari beratarrak eta Beti Gazteko sokatira taldeko kideek eskuratuko dute

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako 156 kirolariri eman dizkie aurten bekak, 2022an lorturiko emaitzak direla eta. Denera, 336.514 euro banatuko ditu ekainaren 22an Iruñeko Navarra Arenan eginen den ekitaldian.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoaren barrenean, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak 9.000 euro jasoko ditu.

Euskal pilota programan, Oian Canabal Etxarte eta Joseba Aldabe Etxeberria igantziarrek 1.200na euro jasoko dituzte eta Julen Retegi Altzugarai eratsundarrak 850 euro.

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien hartu dutenak. Honela, 350na euro jaso dituzte, Iñigo Altzugarai Legazkue, Ainhoa Etxegarai Elgorriaga, Aitziber Goienetxe Batiz, Irantzu Goienetxe Batiz, Ane Gurrutxaga Errandonea, Unai Gurrutxaga Errandonea, Amaia Leiza Igarzabal, Maddalen Lopez Tapia, Ander Mitxelena Diaz, Karmelo Mitxelena Mitxelena, Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Beñat Ordoki Telletxea, Julen Palenzuela Etxepare, Karmele Pikabea Baleztena, Pascual Taberna Zubiria, Gerardo Telletxea Aizpuru, Oskar Telletxea Martiarena, Ainhoa Ubiria Sarasola, Maria Iantzi Irigoien eta Beñardo Iantzi Mitxelena tiralariek. Hauetaz gain, Berako Nerea Sorondo aizkolariak 250 euro hartuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun