Lapaitza Gazte Asanbladak Oñatiko gaztetxeko kideen bisita izanen du asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 15a, 16:00
Elgorriagako ostatuan elkartuko dira.

Heldu den larunbatean, hilaren 17an, Malerrekako eta Bertizanarako Lapaitza Gazte Asanbladako kideek Oñatiko Antixena gaztetxeko kideen bisita izanen dute.

18:00etan elkartuko dira Elgorriagan, eta bertan Mari pelikula ikusiko dute. Ondotik, Basandereak taldeak kontzertu akustikoa emanen du eta arratsean Elgorriagako ostatuan afaltzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun