118 txirrindularik parte hartu dute Arizkun BTT mendi bizikleta proban

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 12a, 13:30

Baztandarra txirrindulari elkarteak antolatutako Arizkun BTT mendi bizikleta proba egin dute larunbat arratsaldean. Txikiak (2016-17 urtekoak), hasiberriak (2014-13 urtekoak), kimuak (2012-11 urtekoak) eta haurrak (2010-09 urtekoak) aritu dira, 118 txirrindulari guztira, horietatik 28 Baztandarra taldekoak eta bortz Sunbilla taldekoa. Arizkungo herriaren eta gazteen laguntza eta gurasoena eskertu du Baztandarra txirrindulari elkarteak.

Lasterketa guztian giro ona izan zen, baina kimuen hondarreko karrera egin behar zenean, euri zaparrada ikaragarria bota zuen eta zirkuitua lohiez estali zen. Halere, gustura ibili ziren txirrindulariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun