Denboraldiko azken partida jokatu dute asteburuan Baztango talde nagusiak eta lehen mailako jubenilak Giltxaurdin. Bi taldeek jautsiera fasea jokatu behar izan dute, baina biek maila mantenduko zutela segurtatua zuten eta biek gol sorta ederrarekin agurtu zuten denboraldia: nagusiek bortz gol sartu zituzten larunbatean eta jubenilek sei. Aurrerako jubenilek, berriz, lehen mailara igotzeko lehen kanporaketa gainditu zuten, Leitzan berdindu ondotik, larunbatean irabazi egin baitzuten Iruñean. Leitzako gazteak dira, beraz, oraindik denboraldia bukatu ez duten bakarrak.
FUTBOLA
Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasean
- CD Baztan 5 (Iñigo Dendarieta, Ion Osakar, Angel Telletxea, Imanol Zoko eta Mikel Ariztia) – CA Valtierrano 1
Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasean
- CD Baztan 6 (Xuban Telletxeak 3, Imanol Goienetxe, Javier Egurrola eta Ander Zelaieta) – CD Ademar 1
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketako itzulikoa
- CD Asdefor A 0 - Aurrera KE 1 (Adei Zubillaga). Bigarren kanporaketarako, final laurdenetarako sailkatu dira leitzarrak.
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean
- CD Baztan 2 (beraien atean sartutako golak) – CDE Gares B 4