Eskualdeko talde gehienek denboraldia bukatu baldin badute ere, oraindik jokoan ari dira futbol talde batzuk. Baztango talde nagusiak eta lehen mailako jubenilak denboraldi gogorreko azken partida izanen dute asteburuan Giltxaurdin. Bi taldeek jautsiera fasea jokatu behar izan dute, baina biek maila mantentzea lortua dute dagoeneko. Aurrerako jubenilak, berriz, lehen mailara igotzeko fasean ari dira eta asteburukoa denboraldiko azken partida izan ez dadin saiatuko dira. Horretarako irabazi egin beharko dute Iruñean, joanekoan berdindu egin baitzuten Leitzan.
FUTBOLA
Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasean
- CD Baztan – CA Valtierrano, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasean
- CD Baztan – CD Ademar, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketako itzulikoa
- CD Asdefor A - Aurrera KE, larunbatean 18:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean
- CD Baztan – CDE Gares B, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.