Baxi Basajauna taldekoak podiumera igo dira Lekunberriko disc golf proban

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 6a, 18:00

Mikel Ibarrola, IƱaki Gonzalez eta Manuel Almeida, Lekunberriko disc golf probako master 50 kategoriako podiumean.

Master 50 mailan garaile izan da Iñaki Gonzalez Olaizola eta hirugarren Mikel Ibarrola Manterola

Lekunberriko disc Golf zelaian, Desafio Aralar Erronka txapelketa jokatu da, Espainiako III. Disc Golf Koparako baliagarria den torneoa. Baxi Basajauna taldeko bi jokalari izan ziren Lekunberri kirol elkarteak antolatutako lehian, Iñaki Gonzalez Olaizola eta Mikel Ibarrola Manterola doneztebarra, biak master 50 kategoriakoak eta biak podiumera igo ziren.

Lekunberriko zelaiak bederatzi saski ditu, beraz bi ibilbide egin zituzten: bederatzi saskiko ibilbide gorria eta, segidan, bertze bederatzi saskiko ibilbide urdina. Bi txanda larunbatean jokatu zituzten eta hirugarrena igandean.

Master 50 kategorian Iñaki Gonzalez Olaizolak lortu zuen garaipena. Manuel Almeidarekin berdindu egin zuen (170 jaurtiketa) eta desenpate luze eta polita jokatu ondotik gailendu zen. Iñaki Gonzalezek hagitz maila altua erakutsi du eta aurten ere Espainiako kopa irabazteko faboritoen artean dago.

Mikel Ibarrola ere ederki aritu zen, gehien bat 80 metroko saski teknikoetan eta 100 metrotik goitiko saski luzeetan ere moldatu zen,

Aipatzekoa da asteazkenero disc golf eskola izaten dela Doneztebeko Intzakardi zelaian eta jendea animatzeko deia egin dute Baxi Basajauna elkartetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun