Gipuzkoako infantilen lehen mailako futbol kopako finala galdu du Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 5a, 08:00
Gure Txokoako infantilek kopako finala galdu zuten larunbatean Urnietan, baina denboraldi bikaina egin dute.

Maila autonomikoan segituko du Baztan futbol talde nagusiak

Futbol denboraldia bukatu da talde gehienentzat, baina oraindik badira jokoan segitzen dutenak. Baztan da futbol talde nagusien artean lehian segitzen duen bakarra eta igandean maila mantentzeko partida erabakigarria irabazi zuen Carcarren. Beraz, maila autonomikoan segituko du Baztanek. Aurrerako jubenilek lehen mailara igotzeko faseko lehen kanporaketa joaneko partida berdindu egin zuten Arkiskilen eta Gure Txokoako infantilek, kopako finala galdu zuten larunbatean Urnietan. Azpeitiko Lagun Onak taldearen kontra partida bikaina jokatu zuten baina 2-1 galdu zuten. Halere denboraldi bikaina burutu dute.

FUTBOLA

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD River Ega 2 - CD Baztan 6 (Elur Meoki, Iñigo Dendarietak 2, Ion Osakarrek 2 eta Haritz Nuñez)

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketa joanekoa

  • Aurrera KE 2 (Jon Mikel Agirreren golak)– CD Asdefor A 2

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasea

  • CD Zizur A 8 – CD Baztan 1 (Mikel Sansiñena)

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Gure Txokoa 1 (Haizea Otaegi) – Burlades 1

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD San Adrian 1 – Baztan 3 (Josu Larraioz, Eneko Irazoki eta Mikel Etxabarri)

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako finala

  • Lagun Onak 2 - Gure Txokoa 1 (Unax Aizpurua).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun