Laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Larunbat arratsaldean Arraiozko plazan jokatuko dute Arraioz Sagardiak eta Oizek.

Gaur berriz, bigarren jardunaldian gibeleratutako partida jokatuko dute Doneztebe Titi eta Doneztebe The Moment taldeek

Baztan-Errekako XLIII. laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Larunbatean eta igandean jokatuko diren partida horien aitzinetik, gaur, ortziralea, 18:00etan, bigarren jardunalditik gibeleratutako partida jokatuko dute Bear Zanan Doneztebe Titi eta Doneztebe The Moment taldeek.

Zortzigarren jardunaldia

  • Doneztebe The Moment – Irurita Arkupe, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Bear Zanan.
  • Arraioz Sagardia – Oiz, larunbatean 16:30ean Arraiozen.
  • Irurita Migelene – Doneztebe Titi, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Bear Zanan.
  • Doneztebe Avia – Arraioz Zubiondoa, igandean 16:30ean Doneztebeko Bear Zanan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun