Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdirako hiru eguneko sarrera bikoitza zozketatuko du Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 2a, 12:30

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra eginen dute EHZ jaialdia Irisarrin (Nafarroa Beherea)

Ttipi Txartela dutenek ekainaren 6ra arte eman dezakete izena

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean Irisarrin (Nafarroa Beherea) ospatuko den Euskal Herria Zuzenean (EHZ)  jaialdira joateko, hiru eguneko sarrera bikoitza zozketatuko du Ttipi-Ttapak. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra Ttipi Txartela izatea da. Ekainaren 6ra arte eman daiteke izena, 09:00 arte eta eguerdian jakinaraziko dugu irabazlea nor den.

Hiru egun horietan Liher, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Vapa, Kuma No Motor, Arima, Afrika Bibang, aKts, Muare, Kristonak, Belako, Kolinga, Ada Oda, Mandarine, Soulfly, Madmadmad, Willis Drummond, Habia edo Mice taldeak aditzeko aukera izanen da Irisarrin, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun