Nafarroako herriarteko pilota txapelketako final laurdenak erabakiak gelditu dira

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 2a, 11:00

Nafarroako herriarteko pilota txapelketako lehen fasea bukatu da eta final laurdenetan izanen diren herriak zein diren erabaki da, herriarteko nagusian nahiz txikian.

Nafarroako herriarteko nagusiari dagokionez, eskualdeko herri gehienak A multzoan sartuak zeuden eta Leitza izan da multzo buru, Baztan eta Goizuetaren aitzinetik. Hiruak final laurdenetan izanen dira. Lesaka, aldiz, kanpoan gelditu da.

C multzoan, berriz, Doneztebe ere final laurdenetan izanen da. Lizarra eta Ultzamaren ondotik, hirugarren izan da eta Barañain kanpoan gelditu da.

B multzoan, eskualdeko herririk gabe, Iruñea eta Larraun sailkatu dira eta Zizur eta Betelu kanpoan gelditu dira.

Herriarteko txikia

Herriarteko txikiari dagokionez, A multzoan Bera eta Baztan sailkatu dira. Lesaka eta Agoitz final laurdenetatik kanpo gelditu dira. B multzoan, Doneztebe izan da buru eta Iruñearekin batera sailkatu da. Irurtzun eta Goizueta ez dira sailkatu. C multzoan, buru izan den Leitza eta Berriozar sailkatu dira eta Betelu kanpoan gelditu da. Bertze bi multzoetan, eskualdeko herririk gabe, Barañain eta Lizarra sailkatu dira.

Asteburu honetan atseden izanen dute herriarteko pilota txapelketan eta hurrengoan hasiko dira jokatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun