Futbol denboraldia bukatu da talde gehienentzat, baina oraindik badira jokoan segitzen dutenak. Baztan da futbol talde nagusien artean lehian segitzen duen bakarra eta igandean maila mantentzeko partida erabakigarria jokatuko du Carcarren. Aurrerako jubenilek lehen mailara igotzeko faseko lehen kanporaketa jokatuko dute ostiral arratsaldean Arkiskilen eta Gure Txokoako infantilek, kopako finala jokatuko dute larunbatean Urnietan. Azpeitiko Lagun Onak izanen dute arerio.
FUTBOLA
Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasean
- CD River Ega - CD Baztan, igandean 18:00etan Carcarren.
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketa
- Aurrera KE – CD Asdefor A, ostiralean 18:30ean Leitzako Arkiskilen.
Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasea
- SD Lagunak 4– C Baztan 1 (beraien atean), asteazkenean jokatua.
- CD Zizur A – CD Baztan, larunbatean 17:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.
Nafarroako neska kadete infantilak
Gure Txokoa - UCD Burlades, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako finala
- Lagun Onak - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Urnietan.
Nafarroako infantilen bigarren maila
- CD San Adrian – CD Baztan, larunbatean 12:00etan San Adrianen.
FUTBOL-8
Alebinak
- CD Baztan A – CD Lezkairu B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
- CD Zizur A - Beti Gazte B, ortziralean 18:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.
- CD Valle de Egues C - Beti Gazte A, ortziralean 18:30ean Sarrigurenen.
- CD Asdefor B - Gure Txokoa A
- Doneztebe A – SD Alsasua B
- SD Alsasua D - Baztan B, larunbatean 16:30ean Altsasun.
- Gure Txokoa B – UD Mutilvera E, igandean 11:00etan Berako Matzadan.