Ortziralean, ekainaren 2an izanen da saioa Etxauriko udaletxeko aretoan 18:30ean eta sei bertsolari hauek ariko dira: Egoitz Gorosterrazu Elizagoien iturendarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Ainara Ieregi Aranburu, Aitor Irastortza Arrizurieta, Bittori Elizalde Soto eta Saats Karasatorre Martinez. Ander Aranburu Arriolak emanen ditu gaiak eta Aimar Sagastibeltza leitzarra, Amaia Telletxea aranztarra, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira epaile lanetan.
Pasa den ortziralean egin zuten lehenengo aurrekanporaketa Larraunen eta Lekarozko Urko Gartzia nagusitu zen, eta txapelketarako txartela lortu du zuzenean. Ortzirale honetako saioko irabazlea ere zuzenean sailkatuko da txapelketara, eta bi kanporaketak jokatuta puntuaziorik altuena duten bortz bertsolariek ere lortuko dute sailkapena. Txapelketa urrian hasiko da 24 bertsolarirekin.
Ortziraleko saioko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke (5 eurotan arruntak, 4 eurotan bazkideenak, eta 3 eurotan 18 urtetik beherakoenak).