Ezkurra III.a eta Zubiri, Segurola eta Juanenearen kontra ariko dira Sagardoaren Txapelketaren finalerdian

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 16:00

Aritz Zubiri goizuetarra pilota astintzen Sagardoaren txapelketako partida batean. Ezkurra II.arekin batera finalerdietarako txartela eskuratu du eta Segurola eta Aritz Juanenea izanen ditu arerio.

Sagardoaren Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatu zuten astelehenean. Azken jardunaldi horretan, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Aritz Zubiri (Gurutzeta X Txuleta), Segurola eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra (Bereziartua) aritu ziren. Azken hauek 1-2 nagusitu ziren eta hain zuzen, finalerdietako batean, elkarren kontra ariko dira berriz ere.

Asteleheneko jaialdiko lehen partidan, Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar) 0-2 galdu zuten Ansa II.a eta Zalduaren kontra (Aburuza). Halere, Aburuzakoak txapelketatik kanpo gelditu dira eta Oialume Zar ligaxkako laugarren gelditu da.

Jaialdiko azken partidan, Urriza eta Martirenak (Alorrenea) 2-0 irabazi zieten Aldabe eta Azpirozi (Petritegi). Honela, Petritegi finalerdietatik kanpo gelditu da eta Alorreneak ligaxkako lehen postua eskuratu du.

Honela, finalerdietan, Alorrenea eta Oialume Zar, alde batetik eta Gurutzeta X Txuleta eta Bereziartua, bestetik, ariko dira. Finalean, beraz, eskualdeko erremontista bat gutxienez egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun