Uztailaren 19ra arte ematen ahal da botoa posta bidez
Nola eman botoa postaz
Hautesle Erroldaren Bulegoak honako dokumentazio hau bidaliko dizu adierazitako helbidera:
- Hauteskunde hauetara aurkezten den alderdi politiko bakoitzaren boto-paper bana.
- Bozketa gutun-azal bat prozesu bakoitzerako (Kongresua eta Senatua)
- Erroldako inskripzio ziurtagiria.
- Gutun-azal bat zure hauteskunde mahaiko informazioarekin.
- Azalpen orri bat.
Dokumentazioa hartu ondotik, aukeratu boto txartela eta sartu botoa emateko dagokion gutun-azalean (edo ez sartu boto-orria zuri bozkatzea erabakitzen baduzu).
- Sartu gutun-azala edo gutun-azalak eta baita erroldako inskripzio ziurtagiria ere, hauteskunde-mahaiaren helbidea idatzita dagoen gutun-azalean.
- Ez sartu zure nortasuna egiaztatzen duen dokumenturik bozketa-gutun-azalean, kasu honetan mahaiak zure botoa baliogabetzat joko lukeelako.
- Eraman gutun-azal hori posta bulego batera eta bidali posta ziurtatu bidez, hauteskundeak egin aurreko hirugarren eguna baino lehen. Bidalketa doakoa da.
Hauteskunde egunean, postariek posta bidez bidalitako botoak hauteskunde-mahaietara eramanen dituzte eta bozketa bukatu ondotik, eta botoen zenbaketa hasi baino lehen, postaz bidalitako botoen gutun-azalak hautetsontzian sartuko dituzte.
Iritzia aldatu eta botoa presentzialki eman dezaket?
Ez. Posta bidez botoa ematea eskatzen baduzu, eta zure eskaera onartzen bada, hauteskunde egunean ezin izanen duzu presentzialki bozkatu zure hauteskunde mahaian.