Laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldian ere ez da berdintasun handirik izan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 12:00
Laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu dute aste hondarrean.

Baztan-Errekako XLIII. laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Berdintasun handirik ez da izan oraingoan ere eta lau partidetatik hirutan, hiru joko edo guttiago egin zituzten galtzaileek. Doneztebe Titi eta Arraioz Sagardiren arteko lehia izan zen estuena eta arraioztarrek irabazi zuten (7-9).

Zazpigarren jardunaldiko emaitzak

  • Irurita Arkupe, 1 – Irurita Migelene, 9
  • Doneztebe Titi, 7 – Arraioz Sagardi, 9
  • Doneztebe The Moment, 9 – Irurita Miguelene, 9
  • Doneztebe Apeztegia, 9 – Arraioz Zubiondoa, 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun