Opor eta besta giroan hauteskundeak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 14:45

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak duela ordu batzuk iragarri du Espainiako Gorteetarako hauteskundeak uztailaren 23an izanen direla. Udazkenean egitekoak ziren, baina atzoko udal eta parlamentuko hauteskundeetan PSOEk izandako emaitza txarren ondotik, aitzintzea erabaki du. Udako besta giro betean izanen dira. San Fermin egunean hasiko da hauteskunde kanpaina eta uztailaren 21ean bukatu.

Gurean herrietako besten garaia izaten da uztaila. Sanferminak Lesakan eta Azpilkuetan, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an, Iturengo bestak, santioak ate joka Elizondon, Elgorriagan eta Aranon... Eta opor garaia jende aunitzentzat. Dudarik gabe, ezohiko hauteskundeak izanen dira. 

Hauteskundeen deialdia, bihar eginen du gaurko Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilera egin ondotik. Bihar bertan argitaratuko dute erabakia Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun