UPN izan da talde bozkatuena Nafarroako hauteskundeetan eta 15 eserleku lortu ditu. PSN izan da bigarren indar nagusia 11 eserlekurekin, duela lau urte bezala, eta EH Bildu izan da hirugarren bozkatuena 9 eserleku lortuz, 2019an baino bi gehiago. Geroa Bai taldeak 7 eserleku lortu ditu, hau da, bi guttiago 2019ko hauteskunden aldean. PPNk (3 eserleku), Contigo Zurekin taldeak (3 eserleku) eta VOXek (2 eserleku) osatu dute Nafarroako Parlamentua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.