Lehenbiziko partidan Mitxoletak taldeko Barrokalek 18-7 irabazi zion Kukuprakak taldeko Agirreri. Hortaz, binakakoan erabaki zen Bitxiloreak taldearen arerio zein izanen zen eta Iera Iturriaga leitzarrak eta Orbegozok erraz rabazi zieten Aldaregia eta Mujikari, 22-11.
Hortaz, ekainaren 2an Beasainen jokatuko den finalean eskualdeko ordezkaritza zabala izanen da: Bitxiloreak taldearekin, Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarra eta Irantzu Etxebeste Iantzi beratarra ariko dira binaka eta Kukuprakak taldearekin Iera Agirre Iturriaga leitzarra eta Orbegozo.