Gipuzkoako Gorengoen mailako ligako finala irabazi dute Gure Txokoako jubenilek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 08:00
Gure Txokoako jubenilak kontent Donostian, Gipuzkoako gorengoen mailako finala irabazi ondotik.

Gure Txokoako jubenilek Gipuzkoako Gorengoen mailako finala jokatu zuten larunbatean Donostian eta 2-1 irabazi zioten Zumarragako Urola taldeari. Gisa honetara, ohorezko mailara ligako txapeldun bezala igoko dira. Futbol talde aunitzentzat denboraldiko azken jardunaldia izanen da asteburukoa. Beti Gazteko gizonezkoek eta Doneztebek berdindu egin dute etxean eta Aurrerak galdu. Aipatzekoa da Gure Txokoako mutiko infantilek ere kopako finalean izanen direla, Mutrikun penaltietan nagusitu baitziren.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 1(Mattin Lekuona) – Tolosa 1

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD Baztan atsedena.

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT 1 (Ugaitz Aldabe) – CD Lezkairu 1
  • Aurrera KE 0 – CD Salesianos 1

Gipuzkoako jubenilen gorengoen mailako finala

  • Gure Txokoa 2 (Eneko Loiarteren golak) – Urola 1

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • Ondalar 5 - Baztan 5 (Imanol Goienetxek 2, Julen Meoki, Xuban Bengoetxea eta Angel Telletxea)

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B 4 (Haritz Bidegainek 3 eta Zena Irisarri) – CF Gazte Berriak Ansoain 2
  • Doneztebe  FT 6 (Urko Oiarzabalek 5 eta Mikel Orbegozo) – CD Asdefor C 2
  • Aurrera KE 1 (beraien atean) – UCD Burlades B 1

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasea

  • Baztan 0 – SD Lagunak 1

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan 2 (Eider Urrutiaren golak) – CD Lourdes 2
  • Beti Gazte 3 (Leire Ariztegik 2 eta Janire Otxandorena) – Berriozar 0
  • CD Kirol Sport 2 - Aurrera KE 1 (Kattalin Retegi)
  • Gure Txokoa 2 (Olatz Irazoki eta Haizea Otaegi) – CD Gares 2

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako finalerdiak

  • Burumendi 4 - Gure Txokoa 4 (Xiker Ruizek 2, Unax Aizpuru eta Iñaki Ugalde). Penaltietan 6-7 irabazi zuten beratarrek eta orain finala jokatuko dute.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • Ucd Burlades 1 – CD Baztan 0

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • Baztan 2 – CD Lezkairu A 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun