Euskal Herriko aizkolari txapelketa nagusiko finala Navarra Arenan jokatuko da lehen aldiz

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 28a, 13:00
Iker Vicente Iruñeko Navarra Arenan 2020ko ekainaren 14an egin zuen erakustaldian. Hamalau kanaerdiko mozten marka berria egin zuen.

Irailaren 16an Donezteben jokatuko den kanporaketatik sailkatutako sei aizkolari onenak ariko dira azaroaren 1ean Iruñean

Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketako finala lehen aldiz Iruñeko Navarra Arenan jokatuko da azaroaren 1ean. Hain zuzen, irailaren 16an Donezteben jokatuko den kanporaketako sei onenak lehiatuko dira Iruñeko finalean.

Doneztebeko kanporaketa horretan hamar aizkolari ariko dira eta Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko aizkolari bakarra. Berekin batera, Iker Vicente, Iban Resano, Oier Kañamares eta Xuban Kañamares nafarrak, Gipuzkoako Jokin Urretabizkaia, Xabier Zaldua, Hodei Ezpeleta eta Julen Gabirondo eta Araban federatua dagoen Alvaro Garcia segoviarra lehiatuko dira. Sei onenek lortuko dute finalerako txartela. Finalean kau kanerdiko, lau 60 omtzako eta lau 72 ontzako enbor moztu beharko dituzte.

Txapelketa ofizialik ez, baina aizkora saioa lehendik ere egina da Iruñeko Navarra Arenan. Hain zuzen, Iker Vicentek Covidaren ikerketarako dirua biltzeko erakustaldia egin zuen duela hiru urte, 2020ko ekainaren 14an. Hamalau kanaerdiko mozten marka berria egin zuen (26 minutu eta 46 segundo), lehendik Donato Larretxeak zuena (27 minutu eta 17 segundo) hobetuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun