Laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldiko lau partidetatik hiru Donezteben jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 11:00
Doneztebeko Bear Zanan laxoa partidak izanen dituzte ortzirale arratsaldean eta larunbat eta igande goizetan.

Baztan-Errekako XLIII. laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Lau partidetatik hiru Donezteben jokatuko dituzte eta laugarrena Arraiozen.

Zazpigarren jardunaldia

  • Doneztebe Avia – Doneztebe Titi, maiatzaren 26an, ortziralean 18:00etan Doneztebeko Bear Zanan.
  • Doneztebe The Moment – Irurita Migelene, maiatzaren 27an, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Bear Zanan.
  • Doneztebe Apeztegia – Arraioz Zubiondoa, maiatzaren 28an, igandean 11:00etan Doneztebeko Bear Zanan.
  • Arraioz Sagardia – Doneztebe Titi, maiatzaren 28an, igandean 16:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun