Gipuzkoako Gorengoen mailako finala jokatuko dute Gure Txokoako jubenilek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 08:00
Gure Txokoako jubenilek Gipuzkoako ohorezko mailara igotzea lortu zuten bortz jardunaldi falta zirela eta larunbatean gorengoen mailako finala jokatuko dute.

Futbol talde aunitzentzat denboraldiko azken jardunaldia izanen da asteburukoa. Beti Gazteko gizonezkoek eta Aurrerak eta Doneztebek etxean jokatuko dute azken partida hori, maila mantentzeko helburua ongi betea dutela. Halere, partidarik garrantzitsuena Gure Txokoako jubenilek izanen dute, Gipuzkoako Gorengoen mailako finala jokatuko baitute larunbat arratsaldean Donostian. Beratarrak beraien multzoan lehenbizikoak izan dira. 30 partidetatik bakarra galdu dute. Bertze multzoan lehenbizikoa izan den Zumarragako Urola taldearen kontra ariko dira. Gure Txokoako mutiko infantilek ere kopako finalerdia jokatuko dute Mutrikun.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte – Tolosa, denboraldiko azken partida larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD Baztan atsedena.

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT – CD Lezkairu, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Aurrera KE – CD Salesianos, larunbatean 18:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen mailako finala

  • Gure Txokoa – Urola, larunbatean 16:30ean Donostiako Puio zelaian.

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Baztan atsedena.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B – CF Gazte Berriak Ansoain, larubatean 18:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe  FT – CD Asdefor C, igandean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Aurrera KE – UCD Burlades B, igandean 18:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasea

  • Baztan – SD Lagunak, larunbatean 16:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan – CD Lourdes, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte – Berriozar, ortziralean 18:00etan Lesakako Mastegin.
  • CD Kirol Sport - Aurrera KE, larunbatean 12:30ean Orkoienen.
  • Gure Txokoa – CD Gares, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

 Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako finalerdiak

  • Burumendi - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Mutrikuko San Miguel zelaian.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • Ucd Burlades – CD Baztan, igandean 15:30ean Erripagainan.

 

FUTBOL-8

Alebinak

CD Baztan A atsedena.

CD Burlata A - Beti Gazte B, larunbatean 15:30ean Erripagainan.

Beti Gazte A – Valle de Egues D, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

CF Gazte Berriak Ansoain C - Gure Txokoa A, larunbatean 16:30ean Antsoainen.

Doneztebe A – SD Alsasua B, larunbatean 12:00etan Soto Lezkairun.

Baztan B – UD Mutilvera E, larunbatean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B – CD Amaya D, igandean 11:00etan Berako Matzadan.

Beti Gazte C – Iruña C, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun