Laxoa txapelketako seigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 24a, 16:00
Laxoa txapelketak seigarren jardunaldia bete du dagoeneko.

Doneztebeko Bear Zanan eta Arraiozko plazan jokatu dituzte partidak

Baztan-Errekako XLIII. laxoa txapelketako seigarren jardunaldia jokatu zuten joan den asteburuan. Lau partidetatik hiru bai bederen, Irurita Arkupe eta Irurita Migelene taldeek elkarren artean jokatu beharrekoa gibeleratu baitute, herriko bestak direla eta.

Gauzak honela, Donezteben larunbat arratsaldean eta Arraiozen igande arratsaldean jokatu zituzten partidak. Bear Zanan, Doneztebe Apeztegia eta Oizen arteko partida etxekoen aldekoa izan zen (9-3) eta segidan, lehia estuagoa izan zuten Doneztebe Avia eta Doneztebe The Moment taldeek. Azken hauek irabazi zuten (7-9).

Arraiozen, herriko bi taldeen arteko lehia izan zuten igande arratsaldea. Arraioz Sagardiak 9-2 irabazi zion Arraioz Zubiondoari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun