Gurasoen izenak
2022an sortutako haurren amak nagusiki honela deitzen ziren: María, Laura,Marta, Sara, Nerea, Beatriz, Cristina, Andrea, Amaia eta Raquel. Aiten izenak, aldiz, Javier, David, Mikel, Daniel, Miguel, Iñaki, Sergio, Francisco Javier, Javier, Carlos eta Iñigo.Belaunaldiz belaunaldi, izenak guti errepikatzen dira.
Belaunaldiz belaunaldi guri errepikatzen dira izenak
Eskuarki, gurasoek ez dizkiete beren seme-alabei beren izenak jartzen. Sortutako uy mutilen % 2,3k soilik dute beren aitaren izena. Izen nagusiak Ángel, David, Iván, Jorge eta Carlos dira. Bertzalde, nesken % 0,5ek dute beren amaren izena, eta errepikatzen den homonimo bakarra María da. Gainera, nabarmentzekoa da ondorengoei aitaren edo amaren izena jartzeko ohitura handiagoa dagoela jatorriz espainiarrak diren bikoteetan; homonimia kasuen % 87,7 dagokie.
Gero eta gehiago dira amaren deitura lehen tokian duten neska-mutilak
Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erreforma indarrean sartu zen 2017ko ekainean, eta horrek aukera eman zuen jaioberri bati lehen tokian amaren deitura jartzeko, berdintasun-egoeran aitaren deituraren transmisioari dagokionez. Aukera hori handitzen ari da, pixkanaka, eta 2010ean, % 2,1 ziren amaren deitura lehen tokian hartu zuten neska-mutilak, eta gaur egun, aldiz, % 5,5 dira.