Urrezko Aizkolarien banakako txapelketako finalistak maiatzaren 21ean ezagutuko dira Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 19a, 18:00

Urrezko Aizkolarien banakako txapelketako finalistak erabakiko dira igandean Lekunberrin.

Sei aizkolari ariko dira lehian, Azpeitian ekainaren 4an jokatuko den finaleko hiru txartelen bila eta harri-altxatzaileak ere ariko dira igande eguerdian

Urrezko Aizkolarien banakako txapelketa Eusko Label Sariko hogeita seigarren edizioko finalistak zein izanen diren maiatzaren 21ean, igande eguerdian Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan jokatuko den finalerdiaren ondotik jakinen da. Sei aizkolari ariko dira lehian, ekainaren 4an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den finaleko hiru txartelen bila.

Hodei Ezpeleta (Eibar), Mikel Larrañaga (Azpeitia), Eneko Otaño (Beizama), Suharri Rodriguez (Hernani), Julen Alberdi Txikia IV.a (Azkoitia) eta Iker Vicente (Otsagabia) aizkolariek zortzina enbor moztu beharko dituzte, lau modalitatetan (kolpeak, erlojuaren kontra, bertikala, abiadura eta lan erdia).

Harri-jasotzen, emakumeak binaka eta gizonak bakarka ariko dira. Honela, emakumezkoen binakako harri-jasotze txapelketan Patricia Martin eta Julia Martinez, Lur Errekondo eta Olaia Esnaolaren kontra ariko dira, 87,5 kiloko laukizuzenarekin eta 63na kiloko zilindrikoarekin, kubikoarekin eta borobilarekin.

Hamar Arroako Hiru Harri urrezko harri-jasotze txapelketan, azkenik, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta, hamarna arroako (125 kilo) hiru harriekin ariko dira lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun