Larunbatean Donezteben eta igandean Arraiozen jokatuko dute laxoa txapelketako seigarren jardunaldia

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 19a, 16:00

Laxoa txapelketako partidak izanen dituzte larunbat arratsaldean Donezteben eta igande arratsaldean Arraiozen.

Iruritarren arteko lehia, aldiz, gibeleratu dute herriko bestak direla eta

Baztan-Errekako XLIII. laxoa txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Lau partidetatik hiru bai bederen, Irurita Arkupe eta Irurita Migelene taldeek elkarren artean jokatu beharrekoa gibeleratu baitute, herriko bestak direla eta.

Gauzak honela, Donezteben larunbat arratsaldean eta Arraiozen igande arratsaldean jokatuko dituzte partidak. Bear Zanan, 16:00etan Doneztebe Apeztegia eta Oizen arteko lehia izanen dute eta segidan, 18:00etan, Doneztebe Avia eta Doneztebe The Moment taldeen artekoa.

Arraiozen, herriko bi taldeen arteko lehia izanen dute igandean 16:30ean: Arraioz Zubiondoa, Arraioz Sagardiaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun