Orioko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 18a, 10:30
Astearteko hilketa salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Orion. Argazkia: Karkara.

Aste honetan gizon batek bikotekide ohia hil eta bere buruaz beste egin du Orion, kale erdian, eta hilketa matxista hori salatzeko elkarretaratzea eginen du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Leitzan. 18:30ean plazan egin dute deialdia eta mobilizazioaren bat egiteko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun