Lehen ikastaroa 'Sartu zure izapide eta jakinarazpen elektronikoetara' izanen da, herritarrei bideratuta. Maiatzaren 24an, asteazkenean 10:00etatik 13:30era Alkaiagako Cederna Garalurren zentroan emanen da. Tailerraren helburua udal aunitzetan eta Nafarroako Gobernuan eskuragarri dauden karpeta elektroniko pertsonalak ulertzea da, karpeta hauetan izapide eta kontsulta ugari egin daitezkeelako, baita ziurtagiriak lortu ere.
Bigarren ikastaroa 'Ikasi zeure burua saltzen' izanen da, autonomoen gizarte trebetasunak hobetzera bideratua. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean emanen da, maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean 16:00etatik 19:00etara. Bezeroekiko harremana hobetzea da tailerraren helburua, eta norbere produktuen ezaugarriei eta giza alderdiei balioa ematea. Bertzeak bertze, hurbiltasuna, arreta pertsonalizatua, saldu ondoko zerbitzua eta enpresa ttikiek tokiko ekonomian duten eragina landuko dute.
Interesdunek izena eman dezakete 607 67 93 77 telefono zenbakira deituz, ljamar@cederna.es helbidera idatziz edo cederna.eu webgunean.