Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan hasiak dira Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 16a, 16:00
Joan den urtean Baztan suertatu zen txapeldun Nafarroako herriarteko txapelketan.

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa abiatu da asteburu honetan. Alde batetik txapelketa nagusia jokatuko da, kadete, jubenil eta senior mailako bikoteekin eta bertzetik Herriarteko Txikia, benjamin, alebin eta infantil mailako bikoteekin. Eskualdeari dagokionez, Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka ari dira, uztailaren 1ean Labriten jokatuko den finalerako txartelaren bila.

Herriarteko txapelketa nagusia

Nafarroako Herriarteko txapelketa nagusian, herri bakoitzeko kadete, jubenil eta senior mailako bikoteak ariko dira. Eskualdekoei dagokienez, maiatzaren 13an, larunbatean , Doneztebe eta Barañain izan ziren aurrez aurre Donezteben Baztan eta Leitza Iruritan eta Goizueta eta Lesaka Goizuetan.

Donezteben, kadete mailan, Doneztebeko bikoteak 22-7 irabazi zion Barañaingoari. Jubenil mailan ere, Doneztebeko bikoteak 22-2 irabazi zion Barañaingoari eta senior mailan, Doneztebeko bikoteak 18-22 galdu zuen.

Iruritan, kadete mailan, Baztango Goienetxe eta Primek 13-22 galdu zuten Leitzako Telletxea eta Sagastibeltzaren kontra. Jubenil mailan Baztanek 22-1 irabazi zion Leitzari eta senior mailan, aldiz, Leitzako bikoteak (Txoperena eta Goikoetxea) 22-20 irabazi zuen

Goizuetan, kadete mailan, Goizuetako Sagardui eta Lujenbiok 9-22 galdu zuten Lesakako Bereau eta Otxandorenaren kontra. Jubenil mailan, Goizuetako bikoteak 22-8 irabazi zion Lesakakoari eta senior mailan, Goizuetako bikotea (Narbarte eta Antton Apezetxea), 22-7 nagusitu zen.

Herriarteko txikia

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa txikian ere hiru bikote izanen dira lehian, kasu honetan, benjamin, alebin eta  infantil mailakoak.

Ortziralean Bera eta Baztanen arteko lehia izan zen Berako Eztegara pilotalekuan, eta Leitza eta Berriozarren artekoa, Leitzako Amazabal pilotalekuan.

Beran, benjamin mailan, Berako Madariagak eta Goñik 18-6 irabazi zieten Baztango Ripa eta Urrutiari. Alebin mailan, Berako Igoak eta Mikelperizenak 18-8 irabazi zieten Baztango Arraztoa eta Otxandorenari. Infantil mailan, Berako Zestauk eta Altzugurenek 9-18 galdu zuten Baztango Elizaintzin eta Altzuarteren kontra.

Leitzan, benjamin mailan, Leitzako Bengoetxeak eta Zabaletak 18-3 irabazi zieten Berriozarko Diaz eta Orozi. Alebin mailan, Leitzako Andiarenak eta Zabaletak 13-18 galdu zuten Berriozarko Ramirez eta Sarasaren kontra. Infantil mailan, Leitzako Bidart eta Zubillagak 18-2 irabazi zieten Berriozarko Ramirez eta Beumonti.

Larunbatean, Goizueta eta Iruñea izan ziren aurrez aurre Goizuetan eta Doneztebe eta Irurtzunen arteko lehia izan zen Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Goizuetan, benjamin mailan, Goizuetako Zabalak eta Elizegik 18-16 irabazi zieten Iruñeko Serrano eta Mauleoni. Alebin mailan, Goizuetako Sagarduik eta Zurutuzak 3-18 galdu zuten Iruñeko Hualde eta Iñarrearen kontra. Infantil mailan, Goizuetako Garmendiak eta Salaberriak 4-18 galdu zuten Iruñeko Rekalde eta Mataren kontra.

Donezteben, benjamin mailan, Doneztebeko Leizak eta Madariagak 18-3 irabazi zieten Irurtzungo Lanz eta Ongayri. Alebin mailan, Doneztebeko Zestauk eta Ugaldek 18-13 irabazi zieten Irurtzungo Beloki eta Etxeberriari. Infantil mailan, Doneztebeko Antzizarrek eta Fagoagak 18-5 irabzai zieten Irurtzungo Gorraiz eta Razkini.

Igandean, berriz, Agoitz eta Lesaka lehiatu ziren Agoizko Toki Eder pilotalekuan. Benjamin mailan, Lesakako Bazterrikak eta Madariagak 18-3 irabazi zieten Agoitzeko Garcia eta Ardanazi. Alebin mailan, Lesakako Muñoak eta Lasak 18-16 irabazi zieten Agoitzeko Capel eta Latasari. Infantil mailan, azkenik, Agoitzeko Arzelus eta San Martinek 18-11 irabazi zieten Lesakako

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun