Irungo Bidasoa Lanbide Eskolan izena emateko epea zabalik da maiatzaren 26ra arte

Ttipi-Ttapa 2023ko maiatzaren 12a

Etorkizuneko Lanbide heziketa eskaintzen du Irungo Bidasoa ikastetxeak. Enplegagarritasun handiko heziketa zikloak dira, modalitate dualean egiten direnak, ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatuz. Hurrengo ikasturterako, eskaintza berritua dauka ikastetxeak, formakuntza ziklo berriarekin eta espezializazio kurtsoekin.

Erdi mailako zikloen eskaintza

Erdi mailako zikloa teknikari titulu profesionala lortzeko 2. Mailako titulu profesional bat da, 2.000 ordukoa bi ikasturtetan banatuta ematen da. Bertan lantokiko prestakuntza modulua sartuta dago eta baita dual modalitatea aukera egiteko ere. Ikasketa hizkuntzari dagokionez,  A, B eta D eredu eleanitzean eskaintzen dira eskaeren arabera.

Bost zikloko eskaintza dauka eskolak: Mekanizazioa; telekomunikazioa instalazioak; instalazio elektriko eta automatikoak;  instalazioa eta altzari-hornikuntza eta mantentze-lan elektromekanikoa zikloak, azken hori lehenengoz eskainiko dute.

Goi mailako zikloen eskaintza

Goi mailako zikloei dagokionez, goi mailako teknikari titulu profesionala lortzeko 3. Mailako titulu profesional bat da, 2.000 ordukoa eta bi ikasturtetan banatuta. Erdi mailako zikloen gisan, lantokiko prestakuntza modulua sartuta dago eta aukeran baita dual modalitatea ere. Hizkuntzari dagokionez,  A, B eta D eredu eleanitzean eskaintzen dira eskaeren arabera.

Goi mailako ziklo hauek eskaintzen ditu Bidasoak: Sistema elektronikoak eta automatizatuak; mantentze-lan elektronikoa; telekomunikazio eta informatika-sistemak; diseinu eta altzarigintza; fabrikazio mekanikoko diseinua eta fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

Espezializaziorako aukera

Ziklo horiez gain, eskaintza berezia ere badu Bidasoa Lanbide Eskolak: erdi mailako espezializazio kurtsoan 5G sareen inplementazioa zikloa ikasteko aukera dago, eta lehenengo goi mailako espezializazio kurtso bat ere emanen dute: droneak urrunetik gidatutako aireontziak.

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 26ra arte, eta matrikula uztailaren 14tik 18ra eginen da, biak barne. Kontuan izan izena ematea ezinbestekoa dela uztailean matrikulatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun