Baztan-Errekako laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia Donezteben eta Arraiozen jokatuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 10:30
Arraiozko plazan bi partida izanen dituzte asteburuan.

Doneztebeko lau taldeek elkarren kontra jokatuko dute, Arraioz eta Iruritaren arteko lehia bikoitza izanen da eta Oizek atseden hartuko du

Laxoa Elkarteak antolatutako 43. Baztan-Errekako laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Bina partida jokatuko dituzte Doneztebeko Bear Zanan eta Arraiozko plazan, Iruritako taldeek oraindik kanpoan jokatu behar baitute “etxeko” partidak ere.

Bosgarren jardunaldia

  • Doneztebe Avia – Doneztebe Titi, maiatzaren 13an, larunbatean 11:30ean Donezteben.
  • Irurita Migelene – Arraioz Sagardia, maiatzaren 13an, larunbatean 17:00etan Arraiozen.
  • Doneztebe The Moment - Doneztebe Apeztegia, maiatzaren 14an, igandean 16:00etan Donezteben.
  • Arraioz Zubiondoa – Irurita Arkupe, maiatzaren 14an, igandean 18:00etan Arraiozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun