Euskal ligan etxeko azken partida jokatuko dute gaur Beti Gazteko jubenilek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 08:00
Denboraldiko bigarren garaipena bilatuko dute Beti Gazteko jubenilek gaur arratsaldean, Mastegin jokatuko duten euskal ligako azken partidan.

Gure Txokoak izan ezik, gizonezkoen talde nagusi guztiek etxean jokatuko dute asteburuan eta bigarren mailako infantilen derbia jokatuko dute gaur arratsaldean Baztanek eta Doneztebek Giltxaurdin.

Futbol denboraldia bukatzen ari da eskualdeko taldeentzat. Beti Gazteko jubenilentzat berezia izan da, lehen aldiz euskal ligan lehiatu baitira eta gaur arratsaldean jokatuko dute etxeko azken partida kategoria honetan. Denboraldi gogorra izan da, joan den urtean igoera lortu zuen taldearen bizkarrezurra osatzen zuten jokalariak talde nagusira pasatu edo bertze talderen batekin fitxatu baitzuten. Gainera, azken hilabeteetan, talde nagusian lesioak zirela eta, aunitzek handiekin jokatu behar izan dute. Gauza batengatik edo bertzearengatik, partida bakarra irabazi dute eta gaur saiatuko dira bigarren garaipena lortzen etxeko azken partidan. Gainera, Nafarroako infantilen bigarren mailan derbia jokatuko dute Baztanek eta Doneztebek. Gizonezkoen talde nagusi gehienek, Gure Txokoak izan ezik, etxean jokatuko dute asteburuan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte – Oiartzun, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD Baztan – CD Mendi, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT – CD Salesianos, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Aurrera KE – CD Amigó, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Urola B - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Zumarragako Argixaon.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Zumaiako - Beti Gazte, ortziralean 20:00etan Zumaiako Aita Marin.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – Olarizu, ortziralean 19:15ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Lengokoak, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa B – Orereta, larunbatean 19:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Baztan – CD Amigó B, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • UD Valle de Aranguren A - Baztan B, igandean 16:15ean Arangurenen.
  • CD Kirol Sport A – Doneztebe  FT, igandean 16:00etan Orkoienen.
  • CF Gazte Berriak Ansoain B - Aurrera KE, larunbatean 18:30ean Antsoainen.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Astigarragako Mundarro - Gure Txokoa, larunbatean 11:15ean Astigarragako Zarkumendegin.
  • Beti Gazte – Ekintza, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera faseko lehen partida

  • Baztan – CD Zizur A, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan – UD Mutilvera A, larunbatean 12:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte – Mulier FCN, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.
  • CD Valle de Egues - Aurrera KE, igandean 16:00etan Sarrigurenen.
  • CD Izarra - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Lizarrako Merkatondoan.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako final zortzirenetako kanporaketa

  • Gure Txokoa – Antzuola, larunbatean 14:00etan Berako Matzadan.
  • Beti Gazte – Idiazabal, igandean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Atarrabia - CD Baztan, larunbatean 16:30ean Atarrabiako Peritosen.
  • Aurrera KE – SD Alsasua, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • CD Cantolagua - Doneztebe FT, igandean 11:00etan Zangozan.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan - Doneztebe FT derbia ortziralean 17:15ean Elizondoko Giltxaurdin

 

FUTBOL-8

Alebinak

  • CD Iruña B - CD Baztan A, igandean 112:30ean Taxoaren.
  • Beti Gazte B – Kirol Sport A, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.
  • Beti Gazte A – UCD Burlades A, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin
  • Gure Txokoa A – Beti Kozkor A, igandean 11:00etan Berako Matzadan.
  • CD Cantolagua A - Doneztebe A, igandean 10:45ean Zangozako Cantolaguan.
  • Baztan B – CD Amaya D, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • SD Alsasua - Gure Txokoa B, igandean 12:15ean Altsasun.
  • Berriozar C - Beti Gazte C, larunbatean 11:15ean Berriozarren.

Benjaminak

  • Baztan A- Gure Txokoa C, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Gure Txokoa A - Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.
  • Doneztebe A atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa, txapeldunen fasea

  • CD Ibararte - Aurrera B, larunbatean 11:00etan Zubirin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun