Laxoa Elkarteak antolatutako XLIII. Baztan-Erreka laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko partidak jokatu dituzte asteburu osoan: ortziralean Oizen eta larunbat eta igandean Donezteben. Ezaugarri bera izan zuten lau partidek: berdintasun gutti.
Ortziralean Oizen, etxeko taldek 9-3 irabazi zion Doneztebe The Moment taldeari.
Larunbatean Doneztebeko Bear Zana plazan jokatutako partidan herriko taldea suertatu zen garaile. Irurita Arkupe taldeak 2-9 galdu zuen Doneztebe Apeztegiaren kontra. Berez Iruritan jokatu behar zen, baina Iruritako taldeak bere partida kanpoko taldearen plazan jokatu behar izan zuen.
Igandean, berriz, Doneztebe eta Arraiozko taldeen arteko bi partida izan ziren, berriz ere Doneztebeko Bear Zanan. Bi herrien arteko lehian berdindu zutela erran daiteke, baina hemen ere berdintasun guttiko partidekin. Lehenbizikoan, Doneztebe Titi taldeak 9-3 irabazi zion Arraioz Zubiondoa taldeari. Bigarrenean, aldiz, Doneztebe Avia taldeak 2-9 galdu zuen eta Arraioz Sagardiaren kontra.