Altsasuko Burunda pilotalekuan abiatu zen ortziralean Ados pilota elkarteak antolatutako Udaberri Torneo berezia. Berezia, pilota eta bertsolaritza uztartzen dituelako. Lehen jardunaldi honetan, Bitxiloreak taldea nagusitu zaio Eguzkiloreak taldeari bi partidetan. Bitxiloreek Nerea Elustondo bertsolaria izan zuten lagun eta Eguzkiloreek Angel Mari Peñagarikano.
Lau eta erdiaren barreneko partida estuan, Bitxiloreak taldeko Ruiz de Infantek 18-17 irabazi zion Eguzkiloreak taldeko Ruiz de Larramendiri.
Binakako partidan, berriz, Naroa Etxekolonea zubietarrak eta Irantzu Etxebeste beratarrak, 22-13 irabazi zieten Arrieta eta Zabalari.