Nafarroako Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak 7.095.709,50 euroko aurrekontua onartu du hurrengo hiru urteetarako, Toki Inbertsioen Planeko Lekuko Programazioaren barnean, sareak berritzeko eta zola berriak emateko. 68 herrik hartuko dute dirulaguntza eta inbertsioetarako bi lerro zehaztu dituzte: zeharbideen urbanizazio lanak eta sarerik gabeko zolaberritze proiektuak.
Gure eskualdeko inbertsio nagusiak hurrengoak izanen dira: Beran Eztegara-Altzate tarteko zeharbidea, Lesakan sareen berritzea eta zola berria ematea Albistur karrikan eta Almandozen sareen berritzea eta zola berria ematea Karrika Nagusian.