Asteburu osoan jokatuko dituzte Laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko partidak

Oizen abiatuko da laxoa txapelketako laugarren jardunaldia gaur arratsaldean.

Gaur Oizen, eta larunbatean eta igandean Doneztebeko Bear Zanan

Laxoa Elkarteak antolatutako XLIII. Baztan-Erreka laxoa txapelketako laugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte asteburu osoan: gaur Oizen eta larunbat eta igandean Donezteben.

  • Maiatzaren 5ean, ortziralean 17:00etan Oizen, etxeko talde eta Doneztebe The Moment izanen dira aurrez aurre.
  • Maiatzaren 6an, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Bear Zanan ariko dira Irurita Arkupe eta Doneztebe Apeztegia. Berez Iruritan jokatu behar zen, baina Iruritako taldeak bere partida kanpoko taldearen plazan jokatuko du.
  • Maiatzaren 7an, igandean, berriz, Doneztebe eta Arraiozko taldeen arteko bi partida izanen dira, berriz ere Doneztebeko Bear Zanan. 16:00etan Doneztebe Titi eta Arraioz Zubiondoa ariko dira nor baino nor gehiago eta 18:00etan Doneztebe Avia eta Arraioz Sagardia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun