Osasunaren kopako finala dela eta, Nafarroako futbol ligako jardunadirik ez da jokatuko asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 08:00
Beti Gazteko emakumeek Errealaren hirugarren taldearen kontra jokatuko dute gaur arratsaldean Mastegin.

Gipuzkoan ari diren taldeek normal jokatuko dute eta Beti Gazteko emakumeek Real Sociedad C taldea hartuko dute Mastegin gaur arratsaldean

Osasuna futbol taldeak Sevillan jokatu behar duen Erregearen Kopako finala dela eta, Nafarroako Futbol Federazioak gibeleratu egin du asteburu honi dagokion jardunaldia. Honela, Nafarroan ari diren eskualdeko taldeek ez dute partidarik izanen, bai ordea Gipuzkoan eta Euskal Herri mailan ari direnak. Beti Gazteko emakumeek, erraterako, Donostiako Real Sociedad C taldea hartuko du Mastegin maiatzaren 5ean, gaur 19:00etan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Urola - Beti Gazte, larunbatean 11:45ean Zumarragako Argixao zelaian.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Atotxa River FC - Gure Txokoa, igandean 15:30ean Donostiako Herreran.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Real Sociedad C, ortziralean 19:00etan Lesakako Mastegin.

Jubenilak Euskal Liga

  • Galdakao CD - Beti Gazte, larunbatean 17:45ean Galdakaoko Santa Barbaran.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Real Union B - Gure Txokoa, larunbatean 18.30ean Irungo Gal zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa B – Euskalduna B, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Gure Txokoa – Vasconia C, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.
  • Martutene - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Martutenen.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa – Arrupe Chaminade B, igandean 11:30ean Berako Matzadan.
  • Beti Gazte – Orereta Kafea B, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

ESKUBALOIA

Infantil neskak kopa

  • Baztango BKT B 15 - Baztango BKT A 40, ortzegunean jokatua.

Alebin mistoa

  • ECA Malkaitz A - Baztango BKT A, larunbatean 11:15ean Burlatako Askatasuna frontoian.
  • Erreka – BM Noain, larunbatean 10:00etan Donezteben.
  • Beti-Onak Atarrabia B - Baztango BKT B, larunbatean 11:00etab Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun